UDAZABAL: Kontzertuak, dantzaldiak, zirkoa eta antzezlanak

0
1582

Zenbait ekitaldi auzoetan egingo dira, eta musikarien artean Izadi, Garazi Barrena edota The Potes arrasatearrak arituko dira, besteak beste. Dantza, zirko eta antzerki ikuskizunak ez dira faltako.

Kartela: Udala.

Udaleko Kultura Sailak antolatuta, Udazabalen XVIII. edizioa egingo da aurten, Covid-aren aurkako neurriekin.

Juan Ramon Mendieta Kultura zinegotziak prentsaurrekoan azpimarratu du “aurten ere auzoetara joko dugula ekitaldiekin”.

Jon Garai Udaleko Kultura Saileko buru teknikoak adierazi duenez “Udazabalekin Kulturak udan azal berria hartzen duela”. Egitaraua ekainaren 30etik uztailaren 30era gauzatuko da.

Egitarua “bi ardatzetan gorpuzten dira: musika eta kaleko arte eszenikoak (dantza, antzerkia eta zirkoa)”. Musikari dagokionez, bi alor bereiz daitezke:

“Arrasate Musikaleko Big Bandaren kontzertua batetik, eta asteazkenero izango diren musika-emanaldiak”. Kontzertua hauetan ariko dira nazio mailan ospe maila bat duten musikariak eta eurekin inguruko sortzaile gazteak.

  • Ekainaren 30ean Sonakay eta Izadi musikari arrasatearra Aldai parkean.
  • Uztailaren 1ean Dantzaz konpainiaren ‘Basoa’ lana, “immigrazioa eta gerra ardatz dituen ikuskizuna”, Zaldibar frontoian.
  • Uztailaren 2an Arrasate Musikaleko Big Bandaren kontzertua Monterronen.
  • Uztailaren 7an Olatz Salvador eta Garazi Barrena musikari arrasatearra Monterronen.
  • Uztailaren 9an Berdinki konpainiak ‘Mikra’ zirko-ikuskizuna eskainiko du, Biteri plazan. “Trapezio baten bueltan arituko dira”.
  • Uztailaren 14an Julen Alonso eta Trigger (Eñaut Zubizarretaren izen artistikoa) aretxabaletarra Usaetxe plazan.
  • Uztailaren 21ean Ibil Bedi eta The Potes, Santa Teresako elizaren ondoko plazan.
  • Uztailaren 23an Gag Street Boys konpainiak “Yes, We art!” lana plazaratuko du Seber Altuben.
  • Uztailaren 28an Unidad Alvesa eta Screammers & Sinners talde debaiendarra, Cordoba y Oro plazan.
  • Uztailaren 25an hiru dantza pieza labur eskainiko dira: Node, Amaia Elizaran eta Eva Guerreroren eskutik. “Hiru pildora izango dira, bakoitzak 10-15 minutuko iraungo duena. Ikuskizun dibertsoa eta atsegina izango da”.
  • Uztailaren 30ean Barsanti taldeak ‘Legea gu gara’ ikuskizuna eskainiko du Seber Altube plazan.

Ekitaldi guztietan aforoa mugatua izango da, eta sarrerak doan lor daitezke esteka honetan momentuz. “Aurten ez da leku batzuetara joan beharko sarrerak lortzeko”.

Kontuan hartzekoak dira “Aldain 100 sarrerako aforoa dagoela, Monterronen 224koa eta gainerakoetan momentuz 150ekoa. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera lortu ahal ditu”.

Euria egingo balu “musika emanaldiak Amaia Antzokian egingo dira, eta kale-antzerkiak eta dantza-ikuskizunak agian Biteri plazan. Aldaketarik egongo balitz, lehenbailehen abisatzen saiatuko ginateke”. Aurrekontua 62.000 eurokoa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen