Udazabal ekimenak Musakola bisitatuko du Swingtronics eta NHIL taldeen eskutik

    0
    1265

    Aste honetan buruko dira egitarauaren azkenengo hiru hitzorduak.

    Uztailaren 28an, asteartea, Swingtronics talde bilbotarrak, NHIL debagoieneko taldearekin batera, kontzertua eskainiko dute Santa Teresa elizaren atzean dagoen plazan arratsaldeko 19:30ean.

    Swingtronics swing erritmo klasikoak eta publikoa axolagabe uzten ez duen oinarri elektronikoa nahasten ditu. Oinarri horren gainean, tronpeta, saxofoi, bateria eta ahotsaren zuzeneko soinuak Parov Stelar, Caravan Palace eta Swingrowersen abestiak berrikusten ditu. NHIL taldeak berriz, bere lehen diskoa kaleratu berri du, sei abesti propio eta pop, funk eta rockaren artean mugitzen den bertsio bat.

    Gari eta Maldanbera + Serge

    Bestalde, uztaileren 29an, asteazkena, arratsaldeko 19:30 Monterron parkean azken hamarkadetako euskal musikako artista handienetako batek, Garik, Maldanbera talde berriarekin batera, ‘Beste denbora batean’ lan berria aurkeztuko du, aurreko “Estutu” diskoaren harrera bikainaren ostean. Sergio Ruiz ‘Serge’ Arrasaten bizi den abeslari zarauztarrarekin arituko dira. Eraso eta Ossoko taldeko abeslariak bakarka joko du oraingoan.

    Markeliñe

    Aurtengo Udazabalari amaiera emateko, Markeliñe konpainiak ‘Psike’ ikuskizuna eskainiko du uztailaren 30ean gaueko 22:30ean Zaldibarren. Markeliñek keinuetan eta ikusmenean oinarritutako ikuskizunak sortzen ditu. Ikus-zainketa, antzezleen keinu gaitasuna eta objektuei buruzko ikerketa, gure egiteko modua bereizten gaituen ezaugarriak dira.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen