Beheko testua: Udala.
Udalekuetan edo udako kirol campusetan herriko haurren parte hartzea sustatzeko xedea duen dirulaguntza lerro honen deialdia aurreratu du Arrasateko Udalak, dagoeneko irekita baitaude hainbat udalekutan izena emateko epea.
Irabazi asmorik gabeko herriko elkarteek antolatutako udaleku edo kirol campusetarako bakarrik eskatu ahal dira laguntza hauek eta familiek bi baldintza bete behar dituzte:
● Arrasaten erroldatuta egotea.
● Gehieneko diru-sarrera gordinak urteko:
○ 20.000 € / 2 laguneko familien kasuan
○ 26.000 € / 3 laguneko familien kasuan
○ 30.000 € / 4 lagun edo gehiagoko familiak
Modu honetan, baldintzak betetzen dituzten familiek, %90eko deskontua jasoko dute matrikularen ordainketan, gehienez ere 200€ arte.
Oinarriak, informazioa eta eskaerak aurkeztea
Dirulaguntzen oinarriak esteka honetan aurkituko dituzu. Bertan jasotzen dira aurrez aipatutako baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia. Eskaerak aurkezteko arrasate.eus webgunean egin daitezke, edo eta Biztanleen Arreta Zerbitzuan (BAZ).
Informazio zabalagoa jasotzeko, nahikoa izango da BAZen galdetzea, Arrasateko Udaleko Gazteria Bulegora bertaratuz (Biteri kalea 3), edo 943252065 telefonora deituz.



