Udalak dio Europako trantsizio energetikoan Arrasate “erreferente” dela

5
921

Hiru udal-ordezkari Bruselan (belgikar estatua) izan dira SHREC proiektuaren itxiera ekitaldian. Alkateak adierazi duenez, proiektuari esker Suediako eta Herbeheretako praktikak eta esperientziak Arrasatera “ekarri” izan dira.

Argazkia eta bideoa: Udal-gobernua.

EAJ-PNVko Maria Ubarretxena alkatea, EAJ-PNVko Edurne Unamuno Enplegu eta Hezkuntza zinegotzia eta PSEko Aritz Murua zinegotzia izan dira topaketan.

Udal-ordezkariek SHREC proiektuaren itxiera ekitaldian hartu dute parte martxoaren 20 eta 21ean. Gainera, EAJ-PNVko europarlamentari Izaskun Bilbaorekin Europar Parlamentua bisitatu dute.

2019 urtearen amaieran SHREC (‘SHifting toward Renewable Energy for transition to low Carbon energy’) izeneko proiektu europarrean parte hartzeko, besteak beste, Arrasateko Udala hautatu zuten. SHREC proiektua Europako beste 7 erakundek osatzen dute:

3 unibertsitate – Lituaniako Vilnius Gediminas Unibertsitatea, Herbehereetako Zientzia Aplikatuen Hanze Unibertsitatea eta Suediako Mid Sweeden Unibertsitatea –  Gobernu mailako 3 energia-agentzia – Eslovakiako berrikuntza- eta energia-agentzia, frantziar estatuko Auvergne Rhone-Alpeen ingurumen- eta energia-agentzia eta Errumaniako Munteniako iparraldeko eskualdeko garapen-agentzia – eta eskualdeko gobernu bat – Italiako Piamonte eskualdea.

Proiektu hori Interreg Europe programaren barruan garatu da, eta karbono monoxido baxuko eredu energetikorako trantsizioa bultzatzen du. 4 urteren ostean programa bere amaierara heldu da, “baina jarraipena izango du eta Arrasate parte izango da”.

Itxiera ekitaldian Maria Ubarretxena alkateak esan duenez, Europako trantsizio energetikoan eta CO2 isurpenen murriztean Arrasate “erreferente” da.

“Ez diogu guk, SHREC proiektu europarrak dio” gure herria “herrialde aurreratuenetako bat” ei dela horretan. Gehitu duenez, Suediako eta Herbeheretako praktikak eta esperientziak Arrasatera “ekarri” izan dira. Besteak beste 3 praktika “on” aipatu ditu:

“Energia Fotovoltaikoa Arrasateko Etxebizitzetan, eguzki energia ordenantzaren aldaketa eta ordenantza fiskalen eguneraketa energia berriztagarrien zabalpena sustatzeko”.

Era berean, nabarmendu nahi izan du “Arrasate Leintz-Gatzaga Ekiola energia kooperatibaren sustatzaileetako bat izanik, proiektuaren sozializazioa” SHREC ekimenaren baitan “ari dela burutzen”.

Alkateak Bruselan adierazi du “ikusi dugula, bereziki azken urte honetan”, energia eredu berri bat beharrezkoa dela, eta Arrasate “erabaki eremuan” dago.

“Gure ibilbideak abalatzen gaitu” eta hitzeman duenez “oraina zein etorkizuna transformazio berdearen aterkipean garatuko da gure herrian ere”.

“Asko dago egiteko, baina bide onean gaude, etenik gabe aurrera eginez, ausardiaz. NBEk ohartarazi zuen klima-aldaketa izango dela gizateriaren mehatxurik handiena epe luzera, eta, horren jakitun, Arrasaten helburu argiak dituen ibilbide-orri bat ezarria dugu, eta SHREC oso baliagarria izan da”.

Bere hitzetan, energia berriztagarrien erabilera eta ekoizpena sustatu “nahi izan dugu, bai industrietan, garraioetan eta etxebizitzetan, co2-emisioak murrizteko, eta, horretarako, karbono gutxiko eredu bati bide eman, hobari fiskalei ekinez eta energia berriztagarriak sustatzeko laguntza-programa berriak sortuz”.

5 IRUZKIN

  1. Baina ze erreferente eta ze moñoño, Monterron parkeko iturria itxita daukazue eta belar guztia kristal zatiez josita. Oraindik Musakola erdigunearekin bidegorriz lotu gabe eta San Josepe inguru guztiak txakur kakez beteta. Gauza bat saldu eta beste bat egiten onenak zarete, hori bai. Ekiola enpresa pribatuek egin dute, zuek diru apur bat ipini eta argazkia atera besterik ez duzue egin. Eta hau ere ez da etxe guztietara helduko.

  2. Zur eta lur nago! Arrasate trantsisio energetikoan erreferente Europan? Herritarrak ez gara tontoak hau sinesteko! Hemendik eta maiatzaren 28ra, Mundakako ezkerreko olatua ere Deba errekatik barrena Arrasatera iritsiko da eta surf-aren erreferente izango gara!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen