Udalak Arrasaten energia berriztagarriak bultzatzeko herritarrez osatutako talde eragilea sortu berri du

0
656

SHREC ekimen europarraren baitan Udalarekin batera, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan,

Fagor Talde eta Goiener ari dira lanean

2019. urtearen amaieran, SHREC (Shifting toward Renewable Energy for transition to low Carbon energy) izeneko proiektu europarrean parte hartzeko hautatu zuten Arrasate. Proiektu hori Interreg Europe programaren barruan garatzen da, eta karbono monóxido baxuko eredu energetikorako trantsizioa bultzatzen du.

Hori Aurrera eramateko, Arrasatek herri eragileez osatutako talde motorra sortu du eta aste honetan burutu da lehen bilera. Bere parte dira, Udalarekin batera, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan, Goiener, eta Fagor Taldea; aldi berean Arrasateko Udalak Debagoiena 2030 Berrikuntza Plataformarekin bat egiten du proiektu honekin eta H-Enea Living Lab-ek ere parte hartuko du proiektuaren zati batean. Hurrengo bilera Martxoa hasieran izango da, epe luzeko kronograma zehaztu, lan dinamika xehetu eta plangintza osatzeko.

Gaur egun, Arrasatez gain, SHREC proiektua Europako beste 7 erakundek osatzen dute: 3 unibertsitate – Lituaniako Vilnius Gediminas Unibertsitatea, Herbehereetako Zientzia Aplikatuen Hanze Unibertsitatea eta Suediako Mid Sweeden Unibertsitatea –  Gobernu mailako 3 energia-agentzia – Eslovakiako berrikuntza- eta energia-agentzia, Frantziako Auvergne Rhone-Alpeen ingurumen- eta energia-agentzia eta Errumaniako Munteniako iparraldeko eskualdeko garapen-agentzia – eta eskualdeko gobernu bat – Italiako Piamonte eskualdea.

SHREC proiektuak 1.844.165 euroko aurrekontua izango du. Aurrekontu horretatik, 164.448 euro Arrasateko proiekturako erabiliko dira, eta %90 inguru Europak finantzatuko du. María Ubarretxena alkateak esan duenez, “SHREC elkarren arteko etengabeko ikaskuntza-prozesua da, eta, prozesu horretan, bazkide diren erakunde eta erakunde guztiok elkar aberastuko dugu helburu bakar bat lortzeko: gure etorkizuna eta gure planetarena diren energia berriztagarrietarako bidean eta trantsizioan aurrera egitea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen