Udalaitz AHTarentzat zulatzeko obrak hasiak dira ipar partean

0
760
Udalatx

182.000.000 € gastatuko ditu espainiar Gobernuak mendi honetan lau tunel egiteko. Obra hauek egiten ari da Amenabar, TECSA eta Dragados osatutako UTEa.

Espainiar Gobernuak, ADIF enpresaren bitartez, 182.700.000 € adjudikatu zizkion Dragados, TECSA eta Amenabar enpresek egindako UTEari 2018an.

Horren truke, UTE horrek Udalaitz zulatzen dihardu Gesalibar aldetik, Angiozar aldetik eta Kanpazar ingurutik. Kanpazar inguruko obrak izan dira azkenak hasten.

Obra hauei ‘Bergarako lotura’ deitu diete, guztira 4 tunel zulatuko ditu Udalaitzen. Horiei gehitu behar zaizkie honezkero Arrasate eta Elorrio artean zulatutakoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen