Gobernu espainiarrak iragarri du tabernek eta jatetxeek euren terrazen azaleraren soilik %30 erabili ahalko dutela. Hala ere, Arrasateko Udal-gobernuak erabaki berri du ostalariek terrazen azaleraren bikoitza, segurtasun neurriak bete daitezen.
Arrasateko ostalari ugarirentzat euren terrazaren %30 soilik erabili ahal izatea ez litzateke errentagarria izango. Arrasateko Udal-gobernuak gai jorratu du gaur arratsaldeko bileran, eta ondokoa erabaki du:
“Arrasateko Udalak terraza bakoitzak duen espazioaren bikoitza baimenduko du inolako kosturik gabe, betiere oinezkoen ibilbidea bermatuz”.
Txalogarria, udalak ostalaritza eta kalean bizirik egon daitezen urrats positivo bat da, alahere koronabirusak eragindako kalteak ekintza eta laguntza gehiago behar ditu.