Argazkia: MB artxiboa.
Baserri-auzoak San Esteban eguna ospatuko du ohi duenez, eta antolatzaileek honako ekitaldiak prestatu dituzte:
“11:00etan meza nagusia izango dugu” eta ondoren “12:00etan luntxa izango dugu elkartean, soinuaren laguntzarekin”.
Ondoren “triki poteo egiteko aukera dugu soinuaren laguntzarekin”, eta arratsaldeko 18:00ak “aldera soinua izango da pare bat ordu”.
Jaien antolakuntzak jendarteari gonbidapena luzatu nahi dio: “Denok gonbidauta zauze urtero Abuztuan 3an San Estebanak dituen gogorapenak elkarrekin bizitzeko”.




