Udala auzoko igerilekuak gaur (osteguna) ireki dira, 1. eguna doan

0
1202

Artxiboko argazkia: Uxarte.

Gaur, ekainaren 13an ireki ditu Uxartek Udala auzoko igerilekuak eguerdi partean.

Lehen egunean “sarrera doakoa da guztiontzat”, adierazi du Uxartek. “Badira urte batzuk hau egiten dugula, bezeroei esker ona adierazteko”.

Beraz, gaurko erabiltzaileek “denboraldia estreinatzeko lehen bainua doan” dute. Igerileku hauen ohiko ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara izango da.

Erabiltzaileei bazkariak eta afariak eskaintzen dizkie igerilekuko terrazan. Bestalde, igerilekuetara sartzeko prezioak ondorengoak dira:

Helduak 6’80 €, gazteak 5’80 €, umeak 4’80 € eta 3 urtetik beherako haurrak doan.

“10 bainuko abonoak ateratzeko aukera, eta bonoak hartuz gero bainu bat doakoa da”. 

Uxarteko igerilekuen ordezkaritzak ere aipatu du Arrasateko Udalak iragarri izan duena:

“Uztaileko asteburuetan autobus-zerbitzua izango dela”. Denboraldia printzipioz irailaren 15ean amaitutzat emango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen