PSEk salatu ditu Lanbiden eta parrokian agertutako pintadak

0
811

Victoriano Fuentes zinegotziak gaitzetsi du erasotutako zerbitzuak “ezinbestekoak direla pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatzeko, eta, gizarte- eta lurralde-kohesioaren tresna nagusia direla”.

Argazkia: PSE.

Víctor Fuentes zinegotziak PSEko bozeramaile eta Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak azaldu duenez asteburu honetan agertu diren pintadak garbitzen aritu da Udala gaur goizean.

Pintadak San Joan Bataiatzailearen parrokian eta Lanbideren bulego berriaren aurrean agertu dira asteburuan.

Bertan, gazteleraz irakur zitekeen “SOS. Basta ya de ayudas” eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren sigla, debekuaren zeinua gainetik zuela.

Prentsa-ohar batean, Victoriano Fuentesek adierazi du eraso hori “onartezina” dela, “guztiona den zerbitzu publiko baten aurkako eraso argia baita”. Areago, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen arteko “berdintasuna lortzeko funtsezko tresna da”.

Bestalde, ziur dago zerbitzu publikoak “ezinbestekoak direla pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatzeko, eta, gizarte- eta lurralde-kohesioaren tresna nagusia direla eta, beraz, pintada horien mezua ulertezina dela”.

Azkenik, Fuentes bereziki kritikoa izan da pintadetako batekin: “XIII. eta XIV. mendeetan eraikitako San Joan Bataiatzailearen Parrokian egin da, non eraikin historikoa eta ondare kulturala den, eta, beraz, eraikin babestua da”.

“Guk jaso dugun kulturala den oinordetza da, eta zaindu behar dugu  betebeharrez”. Azaldu duenez eraikin historikoetako pintadak garbitzea “ez da erraza, harria ez kaltetzeko teknika bereziak erabili behar direlako eta garestia delako”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen