Tradizioarekin jarraituz, arratsaldeko 19:30ean Salbe Solemnea ospatu da San Joan Bataiatzailearen parrokian. Azpalditik aurten udal-ordezkariek ez dute prozesioan parte hartu, hala ere, mezan izan dira: Maider Morras alkatea eta Jasone Giraldo EH Bilduko zinegotzia; EAJ-PNVko Ander Garay, Agurne Juldain, Maitane Muñoz, Jon Apraiz eta Edurne Unamuno zinegotziak; baita PSEko Aritz Murua eta Johanna Sanchez ere. Fededunek eliza bete dute Parrokiako koruak abesten duen Salbe Solemnea entzuteko.









Nire ustez hobe da beneran sinistunak direnek parte hartzea eta ez ondo geratzeko parte hartzea
Hasi da notatzen gobernu berria, herritar askorentzat garrantzitsua da prozesioa, eta alkatea bertan ez egotea nire ustez ez da herritar guztiak ordezkatzea. Eta herri guztia pankartaz bete betea, hau da 4 urtetan ikusiko duguna, batzuentzako gobernantzea.
Zementuzko aurpegixa euki bihar holako gauza bat esateko Marian gobernuak guztiz kontrakoa In dauenian azkengo 8 urtetan.
Herritar askontzat?? Benetan??
Kepa, ikustea besterik ez da egon zelako harrera egin zion herriak Maider Morrasi plazara irten zenean. Errespetu osoz salvera etorri zen. Fededunek prosezioa egitea eta ez laikoak diren zinegotziak ondo dago. Poliziak ere parte hartzen zuen prosezioan, zaharkitua benetan