Udal-gobernuak gezurtatu du PSEk adierazitakoa: “Emakume Master Cup Arrasaten jokatzea urriaren 19an onartu zen”

1
1009

EH Bildu eta Arrasate Elkarrekin gobernuak argitu du “Udal-Gobernuak urriaren 19ko bileran erabaki zuela Emakume Master Cup Arrasaten jokatzea”.

Udaleko PSEk gaur goizean adierazi duenez “Udalak ez du oraindik ekitaldia antolatzeko konpromisorik hartu”.

Alderdiko Joana Sanchez zinegotziak EH Bilduren eta Elkarrekin Arrasateren gobernuari leporatu dio “konpromisorik ez” hartu izana.

Alabaina, Udal-gobernuak gaur arratsaldean argitu du PSEk plazaratutakoa ez dela egia, azalduz Emakume Master Cup “Arrasaten egitearen erabakia pasa den urriaren 19an hartu zela, Tokiko Gobernu Batzordean”.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen