Argazkiak eta beheko testua: Udal-Euskaltegia.
Atzo, Udal Euskaltegiko errefortzuetako nerabeek ikasturteko azken kanpo-ekintza egin zuten. ZUAZ programaren barruan, Ziorlako balkoira joan ziren euskaltegiko irakasleekin eta Txatxilipurdiko begiraleekin batera. Bertan, eta jolasen bidez, inguruko mendien izenak ikasi zituzten, baita mendi horien altuerak eta hainbat xehetasun ere.
Primeran ibili ziren!





