Udako jostailu truke merkatua ekainaren 11ra atzeratu da

0
444

Uda garaiko jostailu truke merkaturako, maiatzak 21ean Arrasateko gune ezberdinetan jostailuak biltzen aritu ziren Txatxilipurdiko bi hezitzaile.

Herritarrei, ekartzen zituzten jostailu bakoitzeko txartel bana ematen zitzaien. Mota guztietakoa jostailuak jaso ziren, guztira 71 izan zirelarik.

Ostiral honetan, ekainaren 4an, aurrez jasotako txartelekin, bildutako jostailu guztien artean gustukoena aukeratzeko gunea jarri nahi genuen Monterron parkean. Baina ikusirik ekaitza dagoela iragarrita astebete atzeratzea erabaki dugu.

Beraz, EKAINAREN 11n, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean egingo dugu jostailu trukea Monterron parkean.

Trukeaz gain, jolas erraldoiak jarriko ditugu eskura, talde txikietan arratsalde atsegina pasatzeko aukera eskainiaz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen