Aste honetan amaituko dira Leintz Eskola Kiroleko Uda kanpaina barruko ekintzak eta oporretan izango gara gu ere iraila bitartean.
Espeleotxiki, esgrima, abentura parkea, golfa, surfa, karting-a eta mendi ibilaldiak izan dituzte aukeran bailarako neska-mutilek eta oso gustura gaude, familien partetik izan dugun erantzunarekin. Gogoratu hemen dituzuela argazki guztiak ikusgai.
Honekin batera, 20/21eko informazio dagoeneko webgunean duzuela gogorarazten dizuet, nahiz eta irailean konfirmatuko dugun guztia.
Azkenik, maiatzean antolatu genuen “naturan jolasean” ekimenaren inguruan familiek bidalitako argazki eta bideoekin egindako bilduma polit hau duzue ikusgai.
Eskerrik asko guztioi, ondo izan eta zaindu!! Irailean etorriko gara bueltan!! Gozatu oporraldiaz!!