Uda kanpaina abian da Leintz Eskolaren Eskutik!

0
378

Testua eta argazkia: Leintz Eskola Kirola.

Uztailean sartzeaz bat, abian dira Leintz Eskola Kirolak antolatutako UDA KANPAINAko ekintzak. Goizez edo arratsaldez izango dira ekintza hauek eta benetan arrakastatsua izan da familien erantzuna, izen emate ugari jaso ditugu eta! 

Hau honela, gaurtik hasita uztailaren 24a bitartean hainbat ekintza antolatuko ditugu, indarrean dauden segurtasun eta higiene araudiak jarraituz; Abentura parkera irteerak, Golf ikastaro motzak, Arrikrutz kobara bisitak, Esgrima ikastaroak, Surf-a ezagutzeko irteerak, Karting-era irteerak eta mendi ibilaldi gidatuak. Ekintza hauetan argazkiak aterako ditugu eta lotura honetan izango dituzue ikusgai.

Honetaz gain,  gogoratu 20/21 ikasturteko eskola kiroleko informazioa ere argitaratu genuela gure webgunean eta hemen dituzuela ikusgai ikastetxe bakoitzeko ordutegiak. Kontuan izan eskaintza honek aldaketak jasan ditzakela eta edozein aldaketa, ikasturte berriarekin batera jakinaraziko dizuegula.

Amaitzeko, udaldi berezia dugu aurretik eta zuen egunerokoan jarduera fisiko eta kirolak presentzia izatea gomendatzen dizuegu!! Gainera, jarduera hauek natur ingurunetan egitera animatzen zaituztegu!! Horretarako, orain artean bidaliko proposamenetan ere hainbat ideia dituzue eta gogoratu gure webgunean izango dituzuela ikusgai.

Eskerrik asko guztioi, ondo izan eta zainddu!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen