Txoronpiok, Txoronpiak eta Galtzagorriek Olentzeroren gutunak jaso dituzte

0
1001

Arratsaldean Olentzero izango da protagonista.

Txoronpio eta Txoronpia, Galtzagorrien laguntzarekin, Arrasateko auzoetatik ibili dira eguerdian Olentzeroren azken gutunak jasotzen. Haur eta helduek ilusio handiz hartu dute bisita eta euren gutunak eman dizkiete. Une honetan Olentzero gaur gauean banatuko dituen opariak prestatzen ari da.

Baina lehenago, urtero bezala, Arrasateko kaleetan barrena ibiliko da txikienen azken gutunak jasotzen. Olentzeroren karroza arratsaldeko 18:15ean aterako da Zigarrolatik, eta honako ibilbidea egingo du: Zigarrola, Gipuzkoa etorbidea, Maalako errebala, Portaloia, Erdiko kale eta Herriko plaza. Herriko plazan arrasatearrak agurtuko ditu Olentzerok.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen