Txorbelak Arcachonen elkartruke kontzertua emango du zapatuan

0
579
elkartruke

Zapatu honetan otxote arrasatearrak Arcachon hiriaren ondoan dagoen La Teste de Buch herrian kontzertua emango du.

Kartela: Kontzertuaren antolakuntza

San Vincent elizan izango da, eta bertako Lous Cansouns de Mios abesbatzarekin kantatuko dute, elkartrukearen lehen kontzertuan.

Hurrengo egunean, otxoteko lagunek Arcachon inguruan turismo pixka bat egiteko aukera izango dute, eta eguerdian bertako abesbatzakoekin bazkaria ospatuko dute. Ondoren, itzulerako bidaiari ekingo diote.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen