Txirri, Mirri eta Txiribiton Arrasaten izango dira asteburu honetan berriz ere Zirku Italiarrarekin

    1
    825

    Zirku Italiarra asteburu osoan egongo da Arruena parkean, 4 emanaldi eskaintzeko. Zirkua osatzen duten 32 artistekin batera, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak ere izango dira, aurreko asteburuan Amaia antzokian haurren gozamenak egin zituztenak.

    Lehen emanaldia gaur arratsaldeko 18:00etan izango da. Bihar, larunbata, bi emanaldi izango dira: goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 17:00etan. Azken emanaldia igandean izango da eguerdiko 12:00etan. Zirku Italiarrak emanaldiak zuzenean bere web orriaren bitartez jarraitzeko aukera ere emango du.

    Iruzkin 1

    1. Ondoko herrira ezin gare fan pasietan ta zirko herraldoia arrasaten. Hau bai “zirkua” preparetan aro gaittukena redioooo.

      Kolaborazionistak zirkora fango die euskal palomitak jatera?

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen