Txikitxu Arrostaitz Dantza Taldeak 50 eta 30. Urteurrena ospatzeko ekitaldiak martxan jartzen hasi dira. Aurtengo ekitaldiak antolatzen hasteko, aurrez dantza taldean ibilitakoei hurrengo mezua jakinarazi nahi izan diete:
“Mende erdi pasa da lehen aldiz oinak dantzan jarri genituenetik. Geroztik, herriko hainbat
belaunaldi ere jarri dugu dantzan, eta pasa dira eguzki epeleko zenbait haurren egun eta
dantzari-egun; neguko hotz eta euripean, zenbait Santamas egun, eta zenbait alpargata
ere apurtu eta zikindu ditugu ordutik San Juan bezperan, Errementari dantzan.
Hamarkada bat igaro da dagoeneko lehen aldiz Txikitxu-Arrostaitzeko kideak eta kide ohiak Uarkapen dantzan elkartu ginenetik. Aurten, berriz ere, Txikitxu-Arrostaitzeko kide ohi hori gurekin oinak dantzan jarri eta berriz alpargatak zikintzera gonbidatu nahi zaitugu,
mende erdia guztiok batera ospatzeko. Altxa ditzagun berriz ere eskuak eta has gaitezen dantzan!”