Lehen argazkia: MB artxiboa / Bigarren argazkia: Txatxilipurdi elkartea.
Badator Txikilandia 2025!
Haurren heziketan formatuta bazaude, beraiekin aritzea gustatzen bazaizu edota aisialdi eskaintza euskaldun eta hezitzaile baten parte hartu nahi baduzu, ez galdu aukera!!
Urtarrilaren 2, 3 eta 4an hezitzaile bezala Txikilandiako Gabon parkean lan egitea nahi baduzu, bidali zure Curriculuma azaroaren 29 baino lehen i.garai@txatxilipurdi.eus helbidera.
Txikilandia Gabon Parkearen zehaztasunak:
- Non: Musakolako igerilekuan, Uarkape pilotalekuan eta Gaztetxean.
- Noiz: Urtarrilak 2, 3 eta 4an.
- Ordutegia: Goizez 10:30-13:30, eta arratsaldez 17:00-20:00
Bestalde, Txikilandian hezitzaile gisa aritzeko derrigorrezkoa izango da abenduaren 30ean, burutuko den hezitzaile bilerara bertaratzea.
Edozein zalantza izanez gero, idatzi i.garai@txatxilipurdi.eus helbide elektronikora edota 943 79 54 46 telefonora deitu eta Itsasogatik galdetu.





