Bihar, larunbata Irati Topalekuan 12:00etan hasita hitzaldia egongo da Txiki eta Otaegiren fusilamenduak hizketagai hartuta. Mende erdi igaro da erregimen frankistak Txiki eta Otaegi fusilatu zituenetik. Urte erabakigarria izan zen 1975a, dena baitzegoen jokoan. Zergatik fusilatu zituzten Txiki eta Otaegi? Zein asmo zegoen fusilamendu horien atzean? Nola astindu zuen horrek gizartea?
Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak ekoitzitako ikus-entzunezkoa oinarri hartuta, efemeridearen ezaugarrietan, gaur egungo betaurrekoetatik orduko borroka eta balioen gaurkotzean, zein egun “dena lotuta eta ondo lotuta” utzi zuten hura askatzeko erronkan ardaztuko da elkarrizketa.
Iratzar fundazioko Andoni OLariaga Azkarate eta Ernai gazte antolakundeko Amaia Arbeo Sarriugarte izango dira hizlariak. Askatasun haizeari ezin zaio hesirik jarri, memoriari giltzarraporik jarri ezin zaion bezala.





