Gaur arratsaldean ‘Txerrinsky’ txerria, Santamasetako protagonista, Herriko plazan izan da, Santamas Komisiñua ekarrita. Aurten ere Aretxabaletako Zalona Aurrekoa baserrian hazia da eta 180 kilo inguru pisatzen ditu.
Errifen zozketa bihar arratsaldeko 20:00etan egingo da Herriko plazan. Komisiñuak animatzen du Arrasatera gerturatzera “21 zein 22xan eta txerri rifak erostera, 500 euroko sarixa egongo da eta!”.




