Komisiñuak aurkeztu berri du aurtengo urdea, Aretxabaletako Zaloña Aurrekoa baserrikoa, hain zuzen. Aurten ere errifak erosgai izango dira abenduaren 21 eta 22an.
Argazkiak: Komisiñua.
Komisiñuak azaldu berri duenez “Santamasak Santamas izeteko ezinbestekua da bere protagonista haundixena: Txerrixa!”.
Horregatik, aurten ere Aretxabaletako Zaloña Aurrekoa Baserrira jo dute eta bertan “adoptau dou ‘Txerrinsky’ izeneko animalixa”.

Aurreikusten dutenez 180 kilo ingururekin bertaratuko dute Arrasatera hilaren 21ean. 3 urteko urde honek “ama Euskal txerrixa eta aitxa mestizua dauko, ama izen berri da, eta zuek ezauketako gogoz dator!”.
Komisiñuak animatzen du Arrasatera gerturatzera “21 zein 22xan eta txerri rifak erostera, 500 euroko sarixa egongo da eta!”.