2010ean jaiotako lagunek jokatu dute txapelketa Mojategiko berdeguneetan, besteak beste, etxeko hiru taldek. Klubeko 40 kide inguruk antolakuntzan parte hartu dute.
Irabazlearen argazkia: Reala.

Klub zuri-moreak antolatuta, gaur arratsalde osoan zehar partidu ugari jokatu dira, infantil kategorian. 16 talde aritu dira nor baino nor:
Mondra (3 talderekin), Beasain, Erreala, UDA (2 talderekin), Aloña, Bergara, Abadiño (2 talderekin), Lagun Onak, Hernani, Segura Goierri, Tolosa eta Soraluze.

Ikus-entzule ugari izan dira Mojategiko harmailetan, eta giro ona izan da txapelketan. Antolakuntzan klubeko 40 lagun inguruk parte hartu dute.

Hauen guztien artean Zuzendaritzako kideak ere aritu dira, baita kadeteko zenbait jokalarik ere, zenbait partidu arbitratu dituztenak.

Aipatzekoa da Sustrai fruta dendak Mondrari fruta oparitu diola eta klubak txapelketako parte-hartzaileen artean banatu duela, azkari orduan.

Antolakuntza pozik azaldu da aurreikuspenak behar bezala gauzatu direlako, zenbait zorion jaso dituelako, eta familiek orokorrean kirol-legez jardun dutelako. Azkenean Realak irabazi du lehia, zorionak saritu guztiei eta aupa Mondra!




