Txatxilipurdik udalekuetan praktikagile gisa lan egiteko deialdia ireki du

0
614

Txatxilipurdin udalekuak antolatzen hasi dira eta praktikagileen zerrenda bat osatu nahi dute aurtengo udaleku itxi zein irekietarako. Beraz, praktikaldia txatxilipurdirekin egin nahi baduzu, bidali curriculuma apirilaren 8a baino lehen, a.osoro@txatxilipurdi.eus helbidera.

Praktikak burutu ahal izateko, maiatzean egingo diren hezitzaileen formazio saioan parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Formazio saioa egun osokoa izango da.

  • Udaleku itxien formazioa: maiatzak 10
  • Udaleku irekien formazioa: maiatzak 24

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai 943 79 54 46 zenbakira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen