Txatxilipurdik jostailu truke merkatua antolatu du

0
261

Testua: Txatxilipurdi

Jostailuak jasotzeko azken egunak izango dira gaur eta biharkoak. Abenduak 11 eta 12an Santa Marinako ludotekan jasoko dira jostailu truke merkaturako jostailuak arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara bitartean.

Bi egun hauetan, Santa Marinara gerturatu ezin direnentzat, 12:00-13:30 bitartean, Txatxilipurdiko bulegoan jasoko direla jakinarazten dugu.

Zapatuan, abenduak 16, Biteri plazan txartelak dituztenek, aurrez jasotako jostailu guztien artean gustukoena aukeratzeko tartea izango dute. Ordutegiari dagokionez, 11:30-13:30 bitartean izango da.

Koloretako txartelak edozein ordutan trukatu daitezke, zenbat eta lehenago trukatu, aukera gehiago izaten da. Zuri-beltzeko txartelak berriz, 12:30-13:30 bitartean bakarrik trukatu daitezke.

Jostailu truke merkatuaz gain, tailer bat egongo da nahi duenak parte hartzeko aukera izango duelarik. Jostailuak sortzeko material  berrerabilgarria bertaratuko dugu eta norbere sormena landuaz, jostailuak sortzeari ekingo diogu.

Aprobetxatu azken egun hauek egitasmoan parte hartzeko!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen