Argazkia: Txatxilipurdi Elkartea.
Elkarte arrasatearrak udalekuak antolatzen jarraitzen du, eta hezitzaile zein praktikagileen zerrenda osatu gura du. Beraz, haur eta nerabeekin lan egiteko gogoa baduzu, animatu eta bidali zure curriculuma. Izena emateko azken eguna: apirilaren 19a. Hemen izen-emate orria.
Jakin beharreko informazioa:
Udalekuetan hezitzaile gisa aritu ahal izateko zein praktikak burutu ahal izateko, hezitzaileen formaziorako saio berezi bat antolatuko du,eta bertan parte hartzea derrigorra izango da. Formazio saioa: maiatzaren 18an (egun osoz).
Izena emateko bete beharreko baldintzak:
18 urte edo gehiago izatea
Euskara jakitea
Txatxilipurdik antolatzen duen formazio saiora etortzea
Arrasatekoa edo bailarakoa izatea.
Aukeraketarako kontuan hartuko diren irizpideak:
Begirale titulua izatea ( Praktikagileen kasuan, praktikak egitea litzateke)
Ikasketak
Esperientzia
Lanerako prestutasuna
Aurkeztu beharrekoak:
- Curriculuma
- Begirale edo zuzendari tituluen kopiak
- Pantaila honetan eskuragarri dagoen izen-emate orria beteta
Interesatuak bidali datuak a.osoro@txatxilipurdi.eus helbidera
Bestalde, haurrek edota nerabeek udalekuetan parte hartzeko izen-ematea (udaleku irekietan, itxietan zein baso-udalekuetan) apirilaren 26an bukatuko da.
Zalantzarik izanez gero, deitu Txatxilipurdira: 943 79 54 46




