Etxean sobratutako jostailuak biltzen dabil ‘Txatxili’, berrerabil daitezen

0
475

Beheko testua: Txatxilipurdi Elkartea / Argazkia: Txatxilipurdiren artxibokoa.

Txatxilipurdi Elkarteak Arrasateko txokoetan jostailuak jasoko dituen azken astea da hau.

Ostegunean, abenduak 1, herriko plazan izango da jasoketa arratsaldeko 17:00etatik 18:30era bitartean.

Ostiralean, abenduak 2, Biteri plazan jasoko dira, arratsaldez hemen ere, 17:00etatik 18:30era bitartean.

Eta azken egunean, abenduak 3an goizez, 12:00etatik 13:30era bitartean, Biterin jasoko dira jostailuak trukean txartelak banatuko direlarik.

Jarraian astebete arraroa dagoenez jai egunak direla eta, txanda pasa egingo da.

Abenduak 12 eta 13an berriz, ahaztuta edo aurrez denborarik izan ez dutenek etxeko jostailuei astindu bat emateko, aipatu, Txatxilipurdiko bulegoan jasoko direla 12:00etatik 13:30era bitartean.

Asteburuan, abenduaren 17an, trukea bera aurrera eramango da Biterin 11:30etik 13:30era bitartean (sormen tailerra ere egongo da aldi berean).

Txartelak jostailuengatik trukatzeko eguna izango da hau.

Gogoratu koloretako txartelak lehen orduan trukatzeko aukera egongo dela eta zuri-beltzekoak direnak 12:30etik aurrera.

Oraindik txartelak lortzeko egunak badira. Beraz, etxean erabili gabe eta soberan dauden jostailuei beste erabilera bat eman eta gainontzeko haurrek ere jostailu hauekin jolastu eta gozatu dezaten, gerturatu bilguneetara eta trukatu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen