Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak atzo (ostirala) ‘Antología de la zarzuela’ taularatu zuen, Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoarekin. Bi orduko saioak ikus-entzuleen txalo beroak lortu zituen.

2019tik taularatu barik izan ostean, atzo elkarte arrasatearra jendaurreko emanaldietara itzuli zen.
Koruak, bakarlariak eta duoak bikain aritu ziren, Iker Olazabalek zuzendariak gidatutako orkestra sinfonikoa lagun.

Interpretazioak ere publikoaren gustukoa izan ziren, batzuetan pasadizo komikoak eta beste batzuetan dramatikoagoak.

Aipagarria da ere emanaldiak adimen artifiziala baliatu zuela saioko aurkezpen batzuk egiteko, bi pantailen bitartez.
Hortaz gain, atsedenaldian tokiko eta bidezko otarre bat zozkatu zen Harremanen eskutik, Indiako Ankurko proiektua laguntzeko.

Antologia honek bildu egiten ditu aurreko 18 zarzueletako pieza ugari, eta publikoak txalo beroekin eskertu zuen.

Gaurko (zapatuko) eta biharko emanaldietarako sarrea guztiak agortu dira. Zorionak Arrasateko zarzuela!















Albistea osatzen gabiltza




