Iruñeko kolektiboa kalejiran zehar gospel, funk edota jazz modernoa uztartzen dabil, giroa animatze aldera.
Arrasate Blues aurrera egiten dabil, Ibai-Artek antolaturik. Iruñeko taldea 2006an sortu zuten, besteak beste, Amama Luisa Brass Band talde aitzindariko kide batzuekin. New Orleans-eko egungo taldeen hots kaletar eta jai girokoak ditu oinarri.
Bere kalejirak sutsuak izaten dira funk, gospel edota jazz modernoa uztartuz, talde-inprobisazioa oinarri. Arrasateko Erdialdeko kaleetan zehar dabiltza, giroa animatzeko ahaleginean.