Udaleko Gazteria Sailak eta Ttakun Txalaparta Elkarteak maiatzeko ikastaroak izandako arrakasta ikusita, txalaparta jotzen ikasteko bigarren ikastaro bat antolatu da ekainerako. Bi elkarteek elkarlanean antolatutako ikastaro honetan, txalaparta jotzen ikasteko lehen urratsak ikasiko dira. Ekainaren 5, 12 eta 19an izango da, eguenetan, 18:00-20:00, Kulturolan. Prezioa: 15 euro eta 10 euro ikasle edo langabetuek. Izena emateko hemen.




