Txalaparta ikastaroa eta palomitak protagonista Elmako jaien hasieran

0
1124

Martxan dira Elmako jaiak eta igandera bitartean, plangintza zabala antolatu dute auzoan. Jaiei hasiera emateko, Arrasateko Txalaparta taldeak, txikientzako ikastaroa eskaini du.

Hiru txalaparta ekarri dituzte, hainbat tamainatakoak. Txalapartaren historiaren inguruko sarreratxo bat kontatu ostean, umeak hiru txalapartetan banatu dituzte, jo eta jo ibili dira.

Ondoren, palomitak banatu dizkiete umeei, hemen ere ilara luzea bildu da. Jaien lehen egunak, Xaguxarraren jaitsiera eta bolo boloarekin jarraituko du eta eguna biribiltzeko xaguxar afaria izango da DJ Markel Goikoleak girotuta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen