Argazkia: MB artxiboa. Kartela: Arrasateko Mugimendu Feminista.
Arrasateko Mugimendu Feministak deituta, Tuteran gertatutako erailketa matxita salatzeko bilkura egingo da bihar, urtarrilak 13, osteguna. Elkarretaratzea Herriko plazan egingo da eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da.
Dirudienez José María U. A-k labankadaz hil zuen bere emaztea, Sara P. Y., 38 urteko irakaslea, joan den larunbata eta igandea bitartean bere etxebizitzan. Frantzian atxilotu duten susmagarriaren bilaketa astelehen goizean hasi zen, suhiltzaileak eta Foruzaingoa biktimaren senideen deiak jaso ondoren etxera indarrez sartu ondoren. Oso kezkatuta zeuden, ostiraletik ezin izan baitzuten harekin harremanetan jarri, eta eskolak ematen zituen Hezkuntza Bereziko ikastetxera lanera joan ez zela egiaztatu ondoren.
