‘Turandot’ operak Amaia Udal Antzokia beteko du gaur arratsaldean

0
948

Gaur goizean 10 sarrera baino ez ziren geratzen salgai Altuna Lurrindegian.

Ozenki Elkarteak antolatuta, Ibai-Arteren, Arrasateko Merkatarien Elkartea, Goiena Aseguruaren eta Arrasateko Udalaren babesarekin, Opera 2001 konpainiak, Pucciniren ‘Turandot’ opera aurkeztuko du gaur arratsaldean Amaia Udal Antzokian. Goizeko 8:30ean hasi dira muntatze lanak. Muntaia oso konplexua da, opera hiru eszenatoki desberdinetan garatuko baita.

Txina inperialean girotutako opera da, Turandoteko printzesa txinatarraren maitasun istorioa kontatzen duena. 1926an estreinatu zen Milango Scalan. 2 ordu eta 30 minutuko iraupena du, 3 ekitalditan banatuta.

Gaur goizean 10 sarrera baino ez ziren geratzen salgai Altuna lurrindegian, eta, beraz, antolatzaileek Amaia Udal Antzokia betetzea ziurtatzen dute. Hala ere, lehenengo hiru lerroak ezin izango dira erabili, bertan kokatuko baita orkestra sinfonikoa. Orkestraren zuzendaria Martin Mázik Bratislavako Antzoki Nazionaleko zuzendari artistikoa izango da.

Operaren muntaketan eta antzezpenean, guztira, 40 musikarik parte hartuko dute orkestran, muntaketaz arduratzen diren 100 pertsonak eta beste hainbatek eszenatoki gainean, bakarlariak eta Siziliako abesbatza barne. Antzezpenean zehar bi eszenatoki aldaketa egin beharko dira, beraz, bi atsedenaldi egongo dira: 15 minutuko atsedenaldi bat, Amaia antzokiko hallean luntx batez gozatzeko aukera egongo dena, eta 5 minutuko atsedenaldi bat, non ikusleek euren eserlekuetan itxaron beharko duten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen