Ttakunen 50 lagunek Mendipartan Urmugarekin bat egin dute

0
521

Argazkiak eta bideoak: Ttakun.

Covid epidemiaren ondorioz, Arrasateko txalaparta taldeak 15 hilabete inguru eman ditu halako ekitaldi bat egin ezinik. Gaur, ordea, isiltasunari amaiera eman diote:

Ttakunen lagunak goizean Krutzetatik abiatu dira txalaparta, alboka, pandero, kaxa, sagardo, txorizo, gazta eta bestelakoak eskuetan nahiz sorbaldan zituztela.

Aldapan gora, Durakogainera igo egin dira, eta bertan saio irekiak zabaldu dituzte, baita indarrak berreskuratzeko hamaiketako goxoa egin ere.

Ondoren, eguraldia lagun, aldapan behera egin dute eta Pago Zaharreko ekitaldiarekin bat egin dute. Izan ere, Urmuga ekimenak Pago Zaharra omendu du.

Ondoren, Aramaixoko Iturrieta sagardotegian bazkaldu dute, baita ederto bazkaldu ere, eta ostean terrazan izan dira, Anboto eta Orixoli begira, txalapartari eta albokari eragiten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen