Ttak! Eguna abian da Ttakun taldeko lagunekin txalaparta joaz

0
490

Abian dago AEDren talde gaztearen eguna, eta lehen ekitaldia Arrasateko Ttakun txalaparta elkartearen tailerra izaten ari da.

Ekitaldia AEDren egoitzan aurrera eramaten ari da eguerdian, eta Naiara Okina eta Antton Martinezek euren ezagutzak partekatzen dabiltza ikastarora animatu direnekin.

Adibidez, txalaparataren historia eta oinarriak azaldu dizkiete, besteak beste, txalaparta desagertzear izan zela eta egun berrindartuta dagoela.

Halaber, azaldu diete lehen taula bakarrean jotzen zela, egungo moduko euskarririk gabe, sagardogintzan sagarraren zanpatze-lanak amaitzean.

Txalaparta jotzeari berari dagokionez, ttakun zaharra nahiz berria erakutsi dizkiete, hau da, makilei eragiteko bi era ezberdin. Era batera nahiz bestera, argi azaldu dute txalaparta ezin duela pertsona bakarrak jo.

Tailer honetara gutxienez bost gazte animatu dira, eta teoriaren ostean, praktikatzeko aukera izan dute. Gogoratu Ttak! egunean ere bazkari herrikoi eta gaztea ospatuko dela Gaztetxean.

Gauean ere ospakizunak aurrera jarraituko du, Gaztetxean, eta Malko, Eire, Muxutruk Erromeria eta Maixa eta Aulkixa oholtzara igoko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen