AEDko Ttak! taldeak Ttak eguna ospatuko du abenduaren 3an, Euskararen egunean. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute. Eguerdiko 12:00etan Aisko Urmenetak ‘Amaiur Liberte State’ liburua aurkeztuko du Kulturaten. Ondoren, gaztetxean 14:30ean hasiko den Gazte bazkari herrikoia egongo da. Tiketak Irati eta Jaizale tabernetan erosi ahal izango dira.
Arratsaldean, 17:30ean, Bazkaloste akustikoa egindo da Gaztetxean ere. 19:00etan berriz, poteo musikatua hasiko da Irati Tabernatik, eta egunari amaiera emateko kontzertua izango da Gaztetxean. Agertokira, gaueko 22:30tik aurrera, Oihu, Etxepe eta Muxutruk Erromeria igoko dira.
