Santamasetako egitarauaren baitan, gaur arratsaldean, Biterin Santamasetako dantzaldia egin da. 18: 00etan, herritar ugarik bat egin dute euskal musika eta dantzaz gozatzeko, trikitixa eskola, gaiteroak, txistulariak eta Olatz musika akademia aritu dira.
Dantzaldiak hainbat belaunaldi bildu ditu, eta zazpi jauzi bezalako dantza tradizionalak dantza egin dute bertaratu direnek.







