Trikitixa doinuekin ospatzen dabitzie Udala Auzoko Jaixak

0
1325

Jaixei hasieria emuteko meza ein da San Esteban elixian, eta ostean trikitilarixek alaittuta, Udalaitzazpi alkartera bertaratu die.

Bertan luntxa ospatu da, auzoko lagunek prestatutako eta zerbitzatutako jakiekin eta edarixekin.

Aittatzekua da trikitixa jo dauien hiru nesken artien, Mirari Plazaolak, aurten be txapela jantzi dutziela, Irati Arzelusekin batera, Lazkaoko Trikiti Txapelketa irabazi dauielako, zorionak!

Bi laguneaz batera, kantu ezagunak eta ez hain ezagunak jo dittuzte, besteak beste, Huntza erreferente izanda.

Aurtengo nobedadeetako bat izen da luntxaren ostean triki-poteua aurrera eruan dala auzoko tabernetan. On ein danoi ta ondo pasau!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen