Tratu berdintasun eta diskriminazio ezari buruzko ikastaroa egingo da

0
542

Beheko testua: Udala / Kartela: Biltzen / Argazkia: MB artxiboa.

Datorren urriaren 23an, Kulturateko Jokin Zaitegi gelak «Tratu Berdintasuna eta Diskriminaziorik Eza» ikastaroa jasoko du, Biltzenen eskutik. Biltzen Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dagoen titulartasun publikoko zerbitzua da.

Saioa 10:00etan hasi eta bi orduko iraupena izango du eta, besteak beste, elkarteetako, ikastetxeetako edota ludoteketako profesionalei zuzenduta egongo da. Plazak mugatuak dira eta interesdunek izena eman dezakete Aniztasun teknikariarekin zuzenean harremanetan jarriz (943 25 20 07 edo vjuez@arrasate.eus) urriaren 20a baino lehen.

Landuko diren edukien artean, ondorengoak nabarmentzen dira:

● Diskriminazio-moduak eta esparruak
● Arau-esparrua
● Borroka diskriminatzailean dauden zailtasunak
● Gutxiespena eta diskriminazioaren aurkako borrokarako eskura dauden baliabideak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen