Mikel Otero Trantsizio Energetikoan idazkaria da EH Bildun, eta erronka honen inguruan aritu zen solasaldian. Koalizioak bere ibilbidea eta aurtengo hauteskundeak ere aztertu zituen.
Euskal Herria Bilduk solasaldi irekia egin zuen atzo arratsaldean Kulturaten, besteak beste, Trantsizio Energetikoa hizpide.
Mikel Otero Gabirondo koalizioko Trantsizio Ekologikoaren idazkaria eta Gasteizko Parlamentuko legebiltzarkide aritu zen, besteak beste.
Ekitaldiaren aurkezpena Maider Morras Azpiazuk egin zuen, eta galderak Gaizka Eraña Aranak. Solasaldiak EH Bilduren azken urteetako ibilbidea aztertu zuen:
“Zein erronka izan dituen Euskal Herria Bilduk azken urteetan, nola egin dien aurre, – azaldu du Mikel Oterok – zertan izan den eraginkor, azken urteetako eraldaketa, zein paper jokatzen duen instituzio ezberdinetan, gobernatzen duen udalerrietan, eragiteko gaitasunik duen Madril, Nafarroa edota beste leku batzuetako instituzioetan”.
Hortaz gain, “Brasilgo gertakariak ere hizpide izan ditugu, eta nire espezialitatearen inguruan ere solastu gara: trantsizio energetikoa, larrialdi ekologikoa eta klimatikoa,…”.

Datozen hauteskundeei begira, “zabaltzen diren perspektibak aztertu ditugu, eta solasaldi animatu izan da, herritarrek hainbat galdera egin dituzte, eta giro polita izan da”.
Trantsizio energetikoari dagokionez, “egoera ekologiko zail batean gaude, eta bertan daukagu larrialdi klimatikoaren erronka, dagoeneko eragiten duena. Honi oso lotua dago trantsizio energetikoa”:
“Gaur egun baliabide fosilak erretzearen bitartez egiten dugu gure bizi-sistema osoa. Horrek larrialdi ekologikoa ekarri du, eta horri aurre egiteko trantsizio energetiko eta ekologikoa egin behar da”.
“Kontsumoak murriztu behar dira, eta nolabait kanpo-baliabideekiko eta baliabide fosilekiko ditugun menpekotasunak jaisten joan behar dugu”.
Horretarako “beste bizitza eredu batzuk behar dira, hainbeste baliabide energetiko xahutu gabe. Energia berriztagarrien hedapen sendo bat ere ezinbestekoa da, baita Euskal Herrian ere, menpekotasun horrekin amaitu nahi badugu”.

Erronka honetan “ideia oso garrantzitsuen artean ondorengoa dugu: ezin dugu pentsatu energia berriztagarriekin egungo kontsumo energetiko hain altuak mantendu ahalko ditugunik”.
Hau da, “energia berriztagarriek energia gutxiago emango digute, eta ondorioz, energia eta baliabide gutxiagorekin gure bizitza egin behar badugu (egoera ekologikoak hori eskatzen baitu) gure bizitzeko moduak, ohiturak, aisialdi mota, elikagaia, elikagaiaren jatorria,… honi guztiari buelta eman behar diogu”.
“Hori oso lotuta dago nolabait bizitza on bat zer den berrezaugarritzearekin. Azken urteetan bazirudien gero eta kontsumo handiagoa egin, are eta bizitza hobea zela. Bazirudien munduaren beste puntako elikagaiak gure baratzetako uztak baino hobeak zirela”.
Honek guztiak “inpaktu energetiko, ekologiko,… bat dauka eta horri aurre egiteko, Euskal Herriak potentzialitateak badituela uste dut”: “Hemen bizitza soziala, komunitarioa,… oso estimatzen dugu, eta nire iritziz hortik tira egin behar dugu”.
Baina ondo dago Berlingoa txiki geratzen zaidanean Trasporter bat erostea eta aurrerago autokarabana handi bat? horrek ez du kontsumo hazkunde etengabe bezala kontatzen, txakurra ekarri edo familia handitzen baldin bada, ezta?
Mikel, esaten duzun bizitza soziala eta komunitarioa Formigaleko autokarabana parkinean egitea balioko luke? bota duen edurtearekin ezin izan naiz eta zure hitzaldira geratu eta egia esan, apur bat nahastuta nago gure printzipioekin… zein kontsumo murriztu behar da, Israeldik datozen produktuak boikot?