Horretarako, trafikoak karril bakarra erabili ahalko du Gipuzkoa etorbidean. Era berean, norabide bakarrekoa izango da ere Deba hiribidearen zati bat (erreka ondoko kalea).
Azken hilabeteetan Gipuzkoa etorbidearen zati bat itxita egon da trafikoarentzat. Bi norabideak egon dira itxita eta ondorioz trafikoa bideratu egin da Elmako etxeetatik.

Trafikoa gehitzeak eragozpen asko eragin dizkie Elmako bizilagunei eta ibilgailuetako erabiltzaileei.
Udalak gaur iragarri du trafikoan aldaketak egingo dituela. Horrela, Musakolatik Erdialdera joateko, motordun ibilgailuek Gipuzkoako etorbidea erabili beharko dute.
Karril bat soilik erabili ahalko dute, eta bihar irekiko da. Gipuzkoa etorbideko beste karrilak oinezko eta txirrindularientzat izaten jarraituko du.

Erdialdetik Musakolara joateko, motordun ibilgailuak erreka ingurutik joan beharko dira, hau da, Elmako etxeetako Deba hiribidetik (Telepizza dagoen kaletik). Hortik aurrera zuzen jarraitu beharko dute, eta Martxoaren 8 kalea jarraitu ostean, Obenerrekako biribilera iritsiko dira.
Aldaketa horien ondorioz Elmako etxeetan kotxeak aparkatzeko 12 plaza gehiago jartzen ari dira. Aparkaleku horiek Euskal Herria plazan eta Deba hiribidean prestatzen ari dira. Aldaketa hauen helburuetako bat da “Elmako etxeetako trafiko handia gutxitzea”.

Aldaketa horien beste ondorioetako bat izango da Etxe Txikiak kaletik (Mapfreko etxetik) ezingo dela kotxearekin Maalako biribilera joan. Hori egitea posible izan da azken asteetan. Hau da, lehengo egoerara itzuliko da.
Aldaketen ondorioz, Martxoak 8ko kalean (PSEren egoitzaren kalean) ezingo dira 10 metroko luzerako edo gehiagoko ibilgailu astunak igaro. Adibidez Pesako autobusak ezingo dira bertatik pasako, bai ordea hiri-busak.
Ibon Arrupe, Hirigintza, Mugikortasun eta Ingurumen zinegotziak adierazi du aldaketa hauek probak direla, eta beraz “oraingoz ezin da aurreikusi zenbat denboran aplikatuko diren”.
Bestalde, trafikoarentzat orain arte itxita egondako Garibaiko zatiak eta San Bixente Ferrer kaleko zatiak “oraingoz itxita jarraituko dute”.
Mugikortasun zinegotziaren hitzetan, itxiera horiek “oso ondo funtzionatu dute. Hirigintza Sailak eta Udaltzaingoak ere hala adierazi dute”.
Gipuzkoa etorbideko karril bat motordun trafikoarentzat irekitzea “adostu zen aurreko asteko asteleheneko Hirigintza Batzordean, alderdi guztien artean”.
EH Bilduk gaitzetsi du aldaketek aldaketak gaur gauzatzeko “forma”. Aldaketak “gaur kaosa eragin dutela” Elmako etxeen inguruan.
Gehitu du aldaketekin ados dagoela “baldin eta Arrasateko beste zona batzuk ere kontuan hartzen badira, eta gauzak ondo egiten badira”.
Koalizioak eskatu du mugikortasun plan orokor bat aplikatzea, eta ez “partxeak jartzea toki batzuetan soilik”. Egitasmo horrek herrigunean bizikletaren erabilera sustatuko luke, besteak beste.
Albistea osatzen gabiltza

Mondragoetar “peto peto” hauei Gelma auzoa izorratzeko plana perfekto irten zaie. Abisatu gabe, bizilagunen iritzia kontutan eduki gabe. Igartzen da bai ez direla berrian bizi eta beraien semealabak ez direla Gelman inoiz jolastuko.
Herriaren partehartzea bermatzen du Udaletxeak? Ja…ja…ja…
Ez dauka sentzurik trafiko dena Gelma auzotik desbideratzea, bertan umez gainezka egoten den haur parke bat dago eta errepidearen beste aldean skate parke bat. Oinezkoei lehentasuna emateko aukera hobea litzateke Gipuzkoa etorbidean trafikoaren 2 erraiak mantentzea (abiadura murriztuakin) eta bidegorri bat gehitzea. Munar eta San Andresen egin den modura!!
Gora Catalunya :)))), gora Arrasate Hori-Urdiña :))))
Elma auzoa bakarrik ez.Arrasateko trafiko guztia inolako kriteriorik gabe konplikatu dute.Herria izorratu baina harro asko agertzen dira erantzuleak.
Gure seme-alabek ederki jolasten zuten Gipuzkoa etorbidean, bi norabideetarako itxita zegoenean. Eskuhartze horrek asko poztu ninduen eta Arrasate iraunkor eta lagunkoiago baterako aurrerapausoa zela iruditu zitzaidan. Orain, ostera, norabide bakarrean doazen ibilgailuak albo-alboan izanda ezinezkoa da haurrek bertan jolastea, arriskutsua baita.
Udalari ausarta izateko eta herriaren interesak bere osotasunean aintzat hartzeko eskatuko nioke.
Herriaren interesak? Noiztik kostaldekoen interesak arrasatekoenak izan behar dute? Gelma auzoan haurrekin jolasteko tokia soberan dago EH plazan (gainera parke dago bertan) Gipuzkoa etorbidea oinezkoak ibiltzeko da eta ez Biteri plaza berria izateko.
Los mismos que provocaron el caos,eso sí, sin foto;ahora nos dan la solución que desean IMPONER,con foto incluida.Siguen improvisando.
Sin querer valorar opciones planteadas por el vecindario,ya lo dice el PMI,aspectos echados en falta en la diagnosis: La participacion fomentada por barrios.
Debe ser que esto no es un barrio.
Animo a los de la foto a que se relean el PMI ,movilidad a pie,calidad ambiental, paisaje urbano.
Arrasatek oinezkoentzako espazio gehiago izan dezan:
Lehenengo, Gipuzkoa etorbideko errail biak itxi eta trafikoa Etxetxikiak kaletik eta Deba hiribidetik bideratu zuten.
Ondoren, Gipuzkoa etorbideko errail bat soilik utzi oinezkoentzako eta Deba hiribidea eta Euskal Herria plaza kaleetako etxebizitxak, biribilgune erraldoia bihurtu dute. Trafikoaren dentsitatea bikoituztuz eta hau gutxi ez balitz, aparkaleku gehiago egin dituzte, auzoa aparkaleku erraldoi bat bihurtuz.
Oinezkoentzako gero eta espazio gutxiago, segurtasun gutxiago trafiko dentsitate handiagatik eta motordun ibilgailuentzat erraztasun gehiago mugitzeko zein aparkatzeko.
Eta guztia mugikortasun hobe baten izenean…
Los mismos que han provocado el cáos circulatorio durante el estado de confinamiento FASEI a FASEIII, eso sí sin foto; ahora vienen, con foto incluida, a dar la solución. La que desean IMPONER . Siguen improvisando, sin evaluar riesgos ni querer evaluar alternativas propuestas. No nos sorprende ya, lo dice el PMI (documento firmado por los mismos de la foto) , aspectos que se echaron en falta en la diagnosis “La participación debe ser fomentada por barrios” para enriquecerla”. Les ánimo revisen además las paginas donde se habla de la movilidad a pie , del paisaje urbano, de la calidad ambiental (27, 28 , 29…) , etc, parece que esta zona no debe ser un barrio.
Goiko iruzkinaren tradukzioa:
“Konfinamendu egoeran I Fasetik III Fasera trafikoko kaosa eragin duten berberak dira, hori bai, argazki barik; orain etorri zaizkigu, argazki eta-guzti, konponbide bat ematera. INPOSATU nahi dutena. Inprobisatzen jarraitzen dute, arriskuak ebaluatu gabe, ezta proposaturiko alternatibak aztertu ere. Ez gaitu honezkero harritzen, PMIak jasotzen du (argazkikoek eurek sinaturiko dokumentua), diagnosian faltan somatu ziren alorrak “Parte-hartzea auzorik auzo sustatu behar da, berau aberasteko”. Animatzen ditut oinezko mugikortasuna, hiri-paisaia, ingurumenaren kalitatea (27, 28, 29…) etab. irakurgai dituen orrialdeak irakurtzera, antza zona hau ez da auzo bat.
Mila esker!!!
Ezta asmorik ere, kaltetuen parte hartzea bideratzeko esan nahi dut. Badakit seiñalen kolore horia behin behinekoak direla adierazteko erabiltzen dela, baina pandemian Gipuzkoa etorbidea moztu zutenean, trafiko hori guztia Gelmara sartuz, hauxe esan zuten, alarma egoeran oinezkoei eta umeei tokia emateko zela, pasatzen ari ginen epe latz horretarako baino ez. Baina datorren 22an alarma egoera bertan behera geratuko da eta atzo korrika eta presaka margotu zuten bere horretan jarrai dezan. Badakit aparkaleku batzuk gehiago atera dituztena eta norabide bi aldatu, baina gure auzoan autoen kopurua izugarri igo da eta are gehiago handituko da normalitatea berreskurtzen dugunean. Zeren truke? Argazkietarako “Ekobulebar” eder bat izateko?
Etxetxikiak-Gelma inguruak Otalora-Ignazio Zuloaga dirudi orain, dena kotxez gainezka. Parking erraldoi bat dirudi, pena ematen du. Kontrako norabidean joan beharko ginateke kotxeei lekua kenduz eta oinezkoendako irabaziz. Ekobulevarraren izenean kaka dena alde batetik bestera…
Arrasaten arazo global bat dago mugikortasunarekin, eta honek soluzio integralak eskatzen ditu, eta ez horrelako txapuzak.
Eta argi istripu posibleekin Etxetxikiak kalean, tarte txikian errail batetik bi izatera pasatzen da, gero berriz bitan banatzera (ogiberrin) eta aurrerago berriz beste errail bat agertzen da. Tartean garaje irteera bat eta bi zebra biderekin…
Badaukate lana udaletxean hau dena ondo bideratzen, hurrengorako bizilagunekin kontatzea ondo egongo litzateke.
Aurrera beharrean, atzera? Trafikoa kendu nahi eta aparkamendu gehiago? Eta oinez ibiltzeko zailago… Dena kotxez betea… Kaleak kotxeendako edo oinezkoendako pentsatuak?
Kaixo famili…! Kostaldetik nator zuen herria izorratu ta bide batez ni ta nire lagunen poltsikoak betetzera. Ttak…! La loleees, la loleees, el conejo de la loleeeees
Arrasaten, mobilitateari dagokionez, konponbide ederra eman diozue San Adres eta Arima Zuri inguruan oinezkoak, bizikletak eta autoak mantso-mantso bideratuz. Zergatik Gelman ez?
Hainbeste jende bizi garen lekura autoak ekartzea ez da burutsua. Beraz, eragin dozuen kaka-nahastia konpondu beharko dozue ‘biherreztenbat” gertatu aurretik!!!
Horixe da askoren galdera. Zergatik ez egin Gipuzkoa etorbidean San Andres eta Arima Zubin egin dan bezela?