Gaur Santamas egunean, urteroko ohiturari jarraituz, hainbat elkarte gastronomiko herriari irekita egon dira goizean zehar. Leintze edo Udalpe bezalako elkarteak jendez gainezka egon dira, txistorra, salda eta sagardoaz gozatzen. Herritarrek, elkarteko kideei, bodegaizainei eta lagunek egindako lan bikaina eskertu dute.







