Total Chaos kaliforniarrak Arrasateko Gaztetxean izango dira Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan

0
1765

Total Chaos talde kaliforniarra izango da ostegun honetan, martxoak 19, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan, Arrasateko Gaztetxeko oholtzara igoko den taldea. Emankizuna, ohi bezala, 22:00etan hasiko da eta sarrerak 7 euro balioko du.

Antolatzaileek argitu dutenez, «Total Chaos 1989an Kalifornian (AEB) osatutako hardcore eta street-punk talde oso beteranoa da. Do It Yourself jarrerarekin munduan barrena dozenaka bira egin izan dituzte, eta diskografia oso zabala daukate bizkarrean. Hala, AEBetan eta Hegoamerikan erreferentziazko taldea da eta lan horietako batzuk Epitaph diskoetxe independiente ezagunarekin kaleratu izan dituzte». 

Jatorri latinoko taldekideek punka barrenean daramate eta hitzez zein jarreraz politikoki oso kritikoak dira. Haiek erakusten duten moduan, «benetako punka ez da inoiz hiltzen».

Europako bira honen baitan, Mind warfare izeneko azken diskoa aurkeztuko dute Arrasaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen