Tolin el Maritxik eman dio hasiera III. Mariatxi Festari

0
1269

Ibai-artek antolatuta, III. Mariatxi Festa ospatzen ari dira gaur Arrasaten. Eguerdian, 13:00ean hasita, Tolin el Maritxik jarri du musika Otalora Lizentziaduna kalean; hain zuzen ere, Txoko tabernaren parean. Emanaldira ikusle ugari hurbildu dira, kanta mexikarrak entzun, abestu eta dantzatzeko eguerdiko giroa aprobetxatyz.

19:00ean, berriz, Txingones de la Rencle taldearen txanda izango da. Benetako giro Mexikarra izango da Herriko Plazan Mexikoranzko bidaia musikal eder batez gozatuz, benetako “txingoien” ezaugarri diren dibertimendu eta alaitasunarekin batera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen