Ticket Bairi buruzko jardunaldia antolatu dute Arrasaten eskualdeko ostalari guztiei zuzenduta

0
359

Testua: Gipuzkoa-ostalaritza

Otsailaren 22an, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Arrasateko Ostalariak-ekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Sailaren laguntzarekin, Ticket Bairi buruzko jardunaldia antolatu du eskualdeko ostalari guztiei ireki eta zuzenduta.

Egun horretan, Gemma Diez elkarteko Zerga eta Kontabilitate Departamentuko buruak Ticket Bai aplikatzeak dakartzan ondorio fiskalak azalduko ditu.

Prestakuntza saioa otsailaren 22an, asteartean, 16:30etan, izango da Kulturaten (Azoka kalea, 1 – Arrasate).

Jardunaldian izena eman nahi baduzu, deitu 943 31 60 40 telefonora edo sartu https://labur.eus/Ticket-Bai helbidean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen