The Van taldea aste honetako Kooltur Ostegunetako protagonista izango da

0
579
Processed with RNI Films. Preset 'Fuji Instax'

Kooltur Ekintzak antolatuta, The Van taldea aste hontako Kooltur Ostegunen protagonista izango da ostegunean gaueko 22.00-etan. Astero bezala, sarreraren prezioa 7 eurokoa izango da. The Van taldea azken urteotan gehien entzun den taldeetako bat da. The Van, 60ko hamarkadako hippyak omentzen dituen rock taldea da eta Berrizen sortu zen 2016an. Lehenago Monkday bezala jaiotako boskoteak Amorebieta-Etxanoko maketa lehiaketa irabazi zuen.

The Van taldea Bilbon kokatuta dago eta kideak bizkaitarrak dira. Taldekideak gazteak badira ere, iraganeko doinuetan arakatu eta 70eko hamarkadako rock klasikoan oinarritzen dira, beti ere southern rock eta blues ukituekin. Pandemia aurretik ‘Grow’ disko ederra kaleratu zuten, eta Azkena Rock Festival-ek 2020an antolatu zuen Euskal Herriko musika taldeen lehiaketan finalistak izan ziren. Orain taldea berriro martxan dago.

Beraiek adierazi duten bezala: “Diskoak bertsioak jotzetik material propioa sortzen hastera egindako jauzia adierazten du. Hau da, banda gisa haztea ekarri zuen inflexio-puntua. Harrezkero, taldea helduz joan da, eta esan dugun bezala, haziz. Gure lehen konposizioak izan arren, kantu hauek ere eboluzionatuz joan dira guk musikari bezala egiten genuen bitartean, eta emaitza diskoan islatuta dago “

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen