The Potesek eta Ibil Bedik kontzertu anitza eman dute Santa Teresan

0
674

Irunberriko taldeak ‘Beltxarga Beltza’ diskoa aurkeztu du Udazabalen, eta Arrasateko taldeak gauza bera egin du ‘Damurik ez, bihotza aske’ lanarekin.

Arrasateko Kultura Sailak antolatuta, musika emanaldia izan zen atzo arratsaldean Santa Teresako plazan, Gernika zumardian, Udazabalen barruan.

Covid-aren aurkako neurriak hartuta, ikus-entzule mordo bat elkartu zen, eta oholtzara lehenak igotzen Ibil Bedi talde nafarreko lagunak izan ziren.

Irunberri, Herriberri (Olite), Zangoza eta Iruñeko bost lagunek osatzen dute, eta bi disko dituzte honezkero kalean: ‘Berandu baina garaiz’ eta ‘Beltxarga Beltza’, oro har pop estiloa landuz.

Ondoren, The Poteseko lagunak igo ziren oholtzara, bai lehen diskoko abestiak (‘Ametsak dira egi erabat bete aurretik’) baita bigarrenekoak ere (‘Damurik ez, bihotza aske’).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen