Kolektibo arrasatearrak 2012ko abenduaren 25ean eman zuen lehen zuzenekoa. Datorren urtarrilaren 21ean kontzertua emango du, besteak beste, bailarako ErNE taldearekin.
Kartela: The Potes / Argazkia: MB artxiboa.
The Pogues taldea omentzeko batu ziren, eta 2012ko abenduaren 25ean eman zuten aurreneko kontzertua, Wikipediak azaltzen duenez.
Denboraren joan-etorriarekin taldekide berriak batu zitzaizkien, baita joan ere, RIPeko Jul esaterako. Folk, rock, pop,… jorratzen dituzte eta bi lan kalera atera dituzte orain arte:
‘Ametsak dira egi erabat bete aurretik’ 2018an eta ‘Damurik ez, bihotza aske’ 2021ean. Ibilbidean zehar han eta hemen aritu dira zuzenean.
Datorren urtarrilaren 21ean, zapatua, kontzertua emango dute Arrasateko Gaztetxean, ’10 urte dantzan’, bailarako ErNE taldearekin eta hainbat lagunekin batera. Sarrera 5 eurotan, jaialdia gaueko 22:00etan hasiko da, zorionak The Potes!
